2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

UDAKO TXOSTENA

Udaran bikain pasa dugu denok eta
mila gauza egin ditugu.
Horietako batzuk biltzen dituen txostena
egiten aritu gara egun hauetan.


ULIAN BARRENA

Aurreko astean, asteari amaiera emateko,
LA PLATA ITSASARGIRA joan ginen.
Eguraldi bikaina egin zuen 
eta gure ikastolakoinguruneaz gozatzeko 
aukera paregabea izan genuen!






ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!!

Ikasturte berria martxan dago jadanik 
eta urtero bezala, "Euskaraz Blai" ospatu genuen 
eta euskaran murgiltzeko 
hainbat ekintza berezi egin genituen 
Aurten ESTROPADAK gaia aukeratu dugu eta 
EUSKARAREN NORABIDEAN ARRAUN 
egin dugu!!

3. mailakoekin BROTXEAK egin genituen...






ARRAUNLARI JOLASEAN hitz kateak osatu genituen...




TRAINERU JOLASEAN galderak erantzuten aritu ginen...





Eta gelako KONPROMISOA hartu genuen!

2018(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

AZKEN EKINTZAK!

Iritsi dira oporrak eta jadanik disfrutatzen ari zarete, ziur!
Hementxe dituzue azken aste hauetan egin ditugun 
ekintzen argazkitxo batzuk.
ONDO PASA UDARA!




 





2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

AMETS BAT

Joan den astean Zubietara bisita izan genuen. 
Bertan, Realeko historiari buruzko bideo bat ikusi,
instalazioak bisitatu, jolasak egin...
eta bi jokalarirekin hitz egiteko aukera izan genuen: galderak egin,
 autografoak sinatu, argazkiak atera...a ze emozioa!
Hori gutxi balitz, bazkaldu ondoren Akuariuma bisitatzera ere joan ginen.
Eguraldia txarra izan bazen ere...primeran aritu ginen!